Cierre Proyecto PATIO Proiektua
2022 · 01 · 20

Patioko proiektuaren parte-hartze prozesuaren itxiera

Pausoz-pauso proyecto PATIO proiektuan aurrera goaz. Ez gara helmugara heldu baina bai fase baten bukaerara, lehenengoa , parte hartzearen prozesua. Honek, beste esperientzia batzuk ezagutzeko, adituak entzuteko eta patioa hobetzeko proposamenak egin nahi zituztenen ahots guztiak entzuteko balio izan digu. Familiek, ikastetxeko irakaslegoak, haurrak, udaletxeak eta beste eragile batzuk haien kezkak, ideiak eta proposamenak partekatu dituzte. Bideo honetan prozesuaren momentu batzuk ikus ditzakezu.

Fase honen bukaera ospatzeko, ondorioak partekatzeko eta hurrengo etapari hasiera emateko, datorren asteartean, urtarrilaren 25ean, 18;00etan Uharteko Kultur Etxean elkartuko gara. Zaintza zerbitzua egongo da bertaratzea errazteko.

Hemendik aurrera ideietatik ekintzetara pasako gara eta 2022an patioan aldaketak ikusten hasiko gara. Baina, oraindik helmugara iristeko bidea falta zaigu eta proiektu honetan ahal duten neurrian lan egiteko gogoa duten pertsonak behar ditugu. Korreo honetan (proyectopatioproiektua@gmail.com) 25eko saioan parte hartzeko edota talde motorran parte hartzeko izena eman dezakezu