Nola egin bazkide?

Guraso elkarteako bazkide egitea oso erraza da. 

Zumedia guraso elkarteak 15 euroko ordainagiria igorriko du ikasturteko lehen hiruhilekoan, familia bakoitzeko urteko kuotari dagokiona.

Ezinbestekoa da izena emateko formularioa betetzea eta urteko kuota ordaintzea elkarteak antolatzen dituen zerbitzuak erabili ahal izateko.

Ordainagiria itzuliz gero, kudeaketa-gastuak familien kontura izango dira.

Izen-emate epetik kanpo bazkide egin naiteke?

Edozein momentuan egin zaitezke bazkideIzen-emate formularioa bete eta jasotzen dugunean zurekin harremanetan jarriko gara 15 euroko kuota ordaintzeko modurik hoberena zein den adosteko.

Nola eman baja?

Baja emateko, bidali mezu bat zumedia@zumedia.org helbidera, ikaslearen izen-abizenak adieraziz.

Baja 6. mailako ikasle batentzat bada, ez duzu ezer egin behar; izan ere, kontrakoa jakinarazten ez bazaigu, baja emango diogu ikasturte amaieran.

Erabil ditzaket Zumedia guraso elkarteak kudeatutako zerbitzuak bazkidea izan gabe?

Ezinbestekoa da izena emateko formularioa betetzea eta urteko kuotaren 15 euroak ordaintzea guraso elkarteak kudeatutako zerbitzuak eskuratu ahal izateko.

Seme-alaba bat baino gehiago badut, gehiago ordaindu behar al dut?

Ez, urteko kuota 15 eurokoa da familia bakoitzeko.

Nola alda ditzaket nire datuak?

Zure datuak aldatzeko, zumedia@zumedia.org helbidera mezu bat bidaltzea baino ez duzu. Bertan datu berriak adierazi eta gure datu-basean eguneratuko ditugu. Oso garrantzitsua da zure datuak eguneratuta izatea, komunikazioak posta elektronikoaren eta WhatsAppen bidez egingo baitira.

Gogoratu ordainagiria itzuliz gero, kudeaketa-gastuak familien kontura izango direla.

Guraso elkarteak antolatutako jardueretan bolondres gisa parte har dezaket?

Zure lankidetza oso garrantzitsua da guretzat. Jar zaitez harremanetan gurekin zumedia@zumedia.org posta elektronikoan edo 644 844 770 bidez zein proiektutan lagundu nahi duzun adieraziz eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Ideia bat daukat eta partekatu egin nahi dut. Nola egingo dut?

Zuzendaritza Batzordeko kide ez bazara ere, hobetzen lagunduko digun edozein ideia, proiektu edo iradokizun partekatzeko, bidali proposamena zumedia@zumedia.org helbidera edo gure webguneko harremanetarako atalera.

Zure ideia proiektu partekatu bihur daiteke.

Nola jar naiteke harremanetan Zumedia guraso elkartearekin?

Gurekin harremanetan jar zaitezke honako helbide honetan: zumedia@zumedia.org, 644 844 770 telefonoan edota gure webguneko harremanetarako atalean ere.