Irudi berria dugu
2021 · 10 · 04

Irudi berria dugu

Zumedia guraso elkartearen logotipoa berritu dugu. Irudi berri horrek elkarte inplikatuagoa eta komunikazio aldetik irekiagoa izateko eman nahi ditugun aldaketen isla izan nahi du, elkartutako familien parte-hartzea eta konpromisoa bezalako balioak gure helburuak lortzeko oinarri izan daitezen.

Has gaitezen gure izenaren sorreratik, ZUMEDIA ibaia eta mendia oso presente dauden Uharte herriko baratze eremu bat da. Bi elementu hauek Uharte herriaren ezaugarri adierazgarriak dira eta zubiek batu eta harremanak estutzeko ezinbestekoak dira, familien eta eskolaren arteko batasunaren eta komunikazioaren ikur bilakatuz.
ZUBIAK ERAIKI" da gure lelo berria. Zumediak zubiak sortzen ditu, eta, aldi berean, familiak gonbidatzen ditu modu arduratsuan parte hartzera zubi sendo eta iraunkorrak sortzeko.
Zubi horiek elkarlanerako, elkarrizketarako eta lankidetzarako aukera ematen digute, familien eta eskolaren artean elkar ulertzeko loturak ezarriz, elkar uler dezagun eta proiektu eta helburu komunak izan ditzagun, horrela eskola ireki, inklusibo eta kolaboratiboa sortuz.

Azpimarratu nahi dugu irudi berri hau elkarteko ama talde baten ideiekin sortu dela. Ama horiek formak eta koloreak proposatu eta gu definitzea nahi ditugun balio garrantzitsuenak jaso zituzten.

Bertsio berri hau guri bezainbeste gustatuko zaizuela espero dugu eta hemendik zubi gehiago sortzera gonbidatzen zaituztegu!